Nerabezaroari buruzko tailerra emango dute datozen hileotan
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak nerabezaroari aurre egiteko gurasoentzako tailerra prestatu du.Batez ere nerabeak dituzten gurasoei zuzendutako ikastaroa bada ere, interesa duten herritar guztiek parte hartu ahal dezaketela zehaztu dute.Arratsaldez or...
Batez ere nerabeak dituzten gurasoei zuzendutako ikastaroa bada ere, interesa duten herritar guztiek parte hartu ahal dezaketela zehaztu dute.
Arratsaldez ordubete eta erdiko bina saio egingo dituzte Lea Ibarreko udalerrietan. Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko psikologoak gidatuko du aipatu tailerra.
Izen ematea
Parte hartzeko interesa daukatenek aurretiaz izena eman behar dute. Horretarako, Mankomunazgora jo (94-684 29 63) edo Aulestiko, Amorotoko, Gizaburuagako, Mendexako eta Munitibarko udaletxeetara bertaratu edo deitzeko aukera eman dute.
Herri guztietan ordutegi bera izango du ikastaroak; 17:00etan hasi eta 18:30ak arte emango dute.
Lea Ibarreko bost herrietan bina egun zehaztuz erabaki zuten tailerraren egutegia. Aste honetan Mendexan egitekoak ziren lehen saioa, baina jende gutxik izena eman duenez, men- dexarrek amorotarrekin batera egitea erabaki dute.
Hain zuzen, azaroaren 20an eta 27an (martitzena) emango dute tailerra Amoroton.
Abenduan, berriz, Gizaburuagan eta Munitibarren landuko dute nerabezaroaren gaia. Eta urtarrilean Aulestiko bi saioekin bukatuko dute tailerra.