Mutrikuko Musika Bandak bazkide kanpaina berria hasi du
Mutrikuko Musika Bandak bazkide egiteko aukera eskaini nahi die herritarrei, eta beste urte batez, musikarekin gozatzeko proposamena luzatu diete. 80 bazkide ditu bandak, baina gehiago batu nahi dituzte.Banda diruz laguntzen dutenek hainbat abantaila i...
Banda diruz laguntzen dutenek hainbat abantaila izango dituzte. 15 euroko urteko kuotaren truke, bandaren hiru kontzertu esanguratsuenetariko CD sorta jasoko dute doan, «musikariek egiten duten lana ezagutzera emanaz».
Urteko hiru kontzertu garrantzitsuenen kantu sorta jasotzeaz gain, Bilboko Euskalduna Jauregian edo Donostiako Kursaal Jauregian egingo den goi mailako kontzertu baterako bi sarrera eta hiri horretako jatetxeetako batean bi lagunentzako afaria zozkatuko dituzte bazkide egiten direnen artean. Irabazlearen izena azaroaren 24an emango duten Santa Zeziliako kontzertuan emango dute jakitera, bertan egingo dute zozketan. Hori bai, zozketan parte hartu ahal izateko Santa Zeziliko kontzertua aurretik komeni da bazkide egitea.
Bestelakoan, bazkide kanpaina urte bukaera arte zabalik dago. Bazkide egin nahi dutenek bandako kideekin harremanetan ipini edo kontzertu batera bertaratu besterik ez dute izango. Aldi berean, helbideratu daitekeen banku transferentzia bat ere egin ahal izango da Kutxanbankeko ES64 2095 5089 54 1063990070 kontu zenbakira.