Ligako lehenengo garaipena, etxean
Emakumezkoen Euskal Ligan Gernika RTk 58-15 irabazi dio Orkli Ordiziari. Talde gipuzkoarra hamar jokalarigaz aritu da. 5. jardunaldia Hernaniren kontra lehiatuko duGernika RT 58-15 nagusitu zitzaion Orkli Ordiziari, zapatu arratsaldean. Emakumezkoen Eu...
Emakumezkoen Euskal Ligan Gernika RTk 58-15 irabazi dio Orkli Ordiziari. Talde gipuzkoarra hamar jokalarigaz aritu da. 5. jardunaldia Hernaniren kontra lehiatuko du
Gernika RT 58-15 nagusitu zitzaion Orkli Ordiziari, zapatu arratsaldean. Emakumezkoen Euskal Ligako 1. jardunaldiari zegokion partidua izan zen.Denboraldiko lehen garaipena Urbietan lortzea zen etxekoen erronka, eta helburua beteta, pozik daude jokalariak. Ordiziatik hamar jokalari etorri ziren, eta ondorioz, hamabi hamarren kontra aritu ziren. «Eurak gutxiago izateak lana erraztu zigun. Hamabina egon bagina, beharbada, beste emaitza bat izango litzateke».
Basurdeek nagusitasunez jokatu zuten, baina, amaieran, partidua erabakita zegoela ikusita, erlaxatu egin ziren. Orduan etorri zen gipuzkoarren erantzuna, eta hiru entsegu jarraian egin zituzten. Gernikarren entseguak Libe Gonzalez Kizkur-ek, Naia Goiriena Goiri-k, Leticia Calderon Leti-k, Maitane Ortuzarrek, Eider Olarretak eta Maider Prietok egin zituzten. Goirik hiru entsegu egin zituen.
Lehenengo garaipenak emandako indarragaz eta ilusioagaz, are gogotsuago daude, eta, orain, hurrengo partidua prestatzeko momentua dela adierazi dute. Gainera, apurka-apurka, min hartutakoak sendatzen ari dira, eta espero dute jokalari gehiago jokatzeko moduan egotea eta «partidu polit bat egitea».
Hernaniren kontra
Datorren asteburuan ez dute partidurik jokatuko, eta bi aste barru etxean ariko dira; Hernaniren kontra lehiatuko dute 5. jardunaldia. «Beti daukagu irabazteko gogoa, eta Ordiziaren kontrako garaipenaren ostean, gogo eta motibazio gehiagogaz gaude», azaldu du Maite Bilbaok. Hernaniarrak jokalari indartsuak direla nabarmendu du, eta gogotsu etortzen direla. «Euren mailara jokatu beharko dugu; indartsu, gogor. Eurak baino hobeak izatea da helburua. Guk joko gehiago daukagu, baina eurek indar basatia daukate».