Hernaniarrak nagusitu dira Landare Tokiko derbian
Heineken Ligan Gernika RTk 35-27 galdu du Hernani CREren aurka. Nagusitasunez jokatuta, basurdeek hartu zuten aurrea, baina etxekoek markagailua irauli zutenHernani CREk 35-27 irabazi zion Gernika RTri domekan. Bi taldeak sailkapenaren behekaldean egon...
Heineken Ligan Gernika RTk 35-27 galdu du Hernani CREren aurka. Nagusitasunez jokatuta, basurdeek hartu zuten aurrea, baina etxekoek markagailua irauli zuten
Hernani CREk 35-27 irabazi zion Gernika RTri domekan. Bi taldeak sailkapenaren behekaldean egonda, puntuak lortzea ezinbestekoa zuten. Hori baino gehi- ago zegoen jokoan: Errege Kopako finalerdietara sailkatzeko txartela.Talde gernikarra presio lerro sendoagaz sartu zen partiduan. Hasierako minutuetako nagusitasuna berehala islatu zen markagailuan. Santiago Viañak entsegua egin, eta Matias Frutosek transformatu zuen. Hernaniko jokalariek, partiduaren kontrola bereganatzeko ahaleginean, jokoa hobetu zuten, baina gernikarrek beste hiru puntu eskuratu zituzten zigor kolpe batean.
Erasoko jokaldi on batean heldu zen Hernaniren lehen entsegua (5-10). Hurrengo minutuetan bi taldeek dena eman zuten erasoan; lehia polita ikusi zen Landare Tokin. Frutosek beste gaztigu ostiko bategaz errenta handitu zuen: 5-13. Hernaniarren helburua garaipena lortzea zen, eta berdintzeko zereginean zeudela, hiru puntu eskuratu zituzten, zigor kolpe bategaz.
8-13ko markagailuagaz heldu ziren atsedenaldira. Bigarren zatia hastean, basurdeen defentsako hutsegite bat ondo aprobetxatu zuten etxekoek. Bigarren entsegua eginez, markagailua irauli zuten. Ondoren, Hernaniren erasoko jokaldi batean, Gernika RTko Imanol Zelaiak txartel horia ikusi zuen, eta etxeko taldeak errenta handitu zuen beste hiru punturi esker: 18-13.
Basurdeak ezinean zebiltzan; asmatu ezinik. Eta, etxekoek beste entsegu bat egin zuten. Berriro partiduan sartzeko borrokatu zen Gernika RT, baina Hernanik beste entsegu bat egin zuen. Ia 20 puntuko aldeari buelta ematea erraza ez izan arren, basurdeek euren kemena erakutsi zuten partiduko azken minutuetan, eta Viañak entsegua egin zuen. Jarraian, gaztigu ostiko bategaz, Hernanik beste hiru puntu bildu zituen. Lehia bizia ikusi zen partidu amaieran. Viañak erakustaldia emanez, entsegu ederragaz borobildu zuen bere partidua. Jokaldi ikusgarria egin zuen, bere azkartasuna, trebezia eta bizitasuna agerian utziz. Frutosek transformatu arren, zortzi puntuko alde- agaz amaitu zuten derbia.