Asko dira txerrikia jan edo saltzearen aitzaki hartuta
San Martin Eguna ospatzen dutenak, baina beste hainbat dira baita halako ezer egin barik aipatu santuaren egunaz gozatzeko elkartzen direnak.
Domekaz dator aurton San Martin eguna, baina
aurretik ere zegaz gozatu izango da. Azokak, txapelketak eta bestelakoak ekarriko dituzte udazkeneko jai horiek.
Karakol txapelketak partaide ugari erakartzen ditu Forura.
Bermeon, Foruan, Ereñon eta Sukarrietako Kanala auzoan antolatu dituzte aipatu festak. Forutarrek, esaterako,
hiru egunetarako egitaraua prestatu dute. Hamaika lehiaketetan parte hartu ahalko dute bertaratzen direnek:?tute, briska, mus, igel zein karakol txapelketetan, kasuan kasu.
Baina txapelketak baino gehiago ekarriko dute herrira sanmartinek.
Odolostak jateko hitzordua jarri dute, esaterako,
barikurako, eta idi probetan ikusi ahalko dira zapatuan Juan Mari Ordorika (Gernika-Lumo), Iturbe anaiak (Arrieta) eta Jabi Duñabeitiaren (Kortezubi) idiak.
Hurrengo egunean, ohiko
nekazarien eta artisauen azoka eta karakol txapelketa hartuko ditu, besteren artean, herriko plazak. Antolatzaileek jakitera eman dute karakol txapelketara aurkezten direnek gutxienez
30 zentimetroko kazolak aurkeztu beharko dituztela, eta bost errazio banatzeko modukoak izan beharko direla.
Gaineratu dute ordutik kanpo aurkezten dituzten kazolak ez dituztela onartuko.
Sariez ere jakinarazi dute, eta aurreratu dute lehenengo bost onenek jasoko dutela saria.
Odolosta txapelketa. Bermeon ere, egun handia izaten da sanmartinetakoa.
Lamerak hartzen du protagonismoa; bertan ospatzen baita
azoka eta odoloste txapelketa. Jakinarazi dutenez,
09:00etan zabalduko dute azoka, eta 15:00ak bitarte izango da zer ikusi, usaindu, dastatu eta erosi. Baserri giroan murgildutako azokak txerrikiak ekarriko ditu herrira, baina, horrez gain, euskal pastela, gazta, eztia, txakolina, patea eta lorak bezalako produktuak ere jarriko ditu herritarren eskura.
Lameran azoka egingo dute bermeotarrek.
Dena den, urtero legez, odolosteak hartuko du nagusitasuna aurten ere.
XVII. txapelketa izango da aurtengoa eta
22 lehiakidek parte hartuko dute. Bermeo, Mungia, Gernika, Zornotza eta Loiutik etorritakoak izango dira aurtengo lehiakideak.
Ereñora ere iritsiko da txapelketarik; hain justu, indabak prestatzen onena nor den erakusteko aukera edukiko dute zapatuan bertaratzen direnek. Sukarrietako Kanala auzoan, aldiz, mezaren ostean zer edo zer jatera gonbidatuko dituzte herritarrak.
Egitaraua:
Bermeo:
- Domeka.
- 09:00-15:00. XVII. San Martin azoka, Lameran.
- 13:00. XVII. Odoloste Txapelketako sari banaketa ekitaldia, Andeko taberna aurrean.
Ereño:
- Zapatua
- Goizean. Indaba txapelketa Ereñotz gastronomi elkarteak antolatuta, frontoian.
- 14:00. Lapikoen aurkezpena, txokoan.
Forua:
- Barikua.
- 19:00. 30. Tute txapelketa. Izena ematea Urdaibai Tabernan.
- 19:30. Odolosta jana Dantzarien plazan, trikitilariek girotuta
- Zapatua.
- 13:30. XVI. Igel txapelketa, Batzoki tabernan.
- 18:00. 23. Mus txapelketa (Izena ematea Batzoki tabernan).
- 18:00. Idi probak. (2.000 kiloko harriagaz).
- Domeka.
- 11:00. XVII. Nekazarien eta artisauen azoka zabaldu, eta karakol txapelketarako izena eman behar da, herriko plazan.
- 12:30. Meza nagusia.
- 13:30. Urdaibai dantza taldeko umeen erakustaldia.
- 14:00. 39. Karakol txapelketako kazolen aurkezpena.
- 17:30. 31. Briska txapelketa, Urdaibai tabernan (Izena ematea 17:00etan Urdaibai tabernan).
- Ondoren, Txerriaren zozketa.
Sukarrieta (Kanala auzoa):
- Domeka.
- 12:30. Meza nagusia, baselizan.
- Ostean, bazkari herrikoia, Mar-mar jatetxean. Erretiratuek doakoa izango dute bazkaria.