Zoladura lanak egiten ari da udala Lorategietan eta Goikoibarra kalean
Bide segurtasuna hobetzeko asmoz, hainbat obra jarri ditu martxan Gernika-Lumoko Udalak, horien artean Goikoibarra kaleko eta Lorategieta inguruko zorua hobetzeko zoladura lanak. Horiek egiteaz gain, bide seinale horizontalak ere margotuko dituzte.Lan ...
Lan horiek bukatu eta gero, San Fidel Ikastolatik San Juan kalera doan bidea ere asfaltatuko dutela jakinarazi du udalak. Eta Uharte kaleko zorua egonkortzeko lanak ere martxan daudela gaineratu du. Santa Luziako 46. zenbakitik 48. zenbakirainoko bidea ere asfaltatuko dute, bai eta ere Goikoibarra eremu industrialeko 16. zenbakitik 33. zenbakira doan bide tartea.
Asfaltatze lanetarako 102.380 euroko aurrekontua dago.
Jose Mari Gorroño alkatearen berbetan, «kale eta bide segurtasuna asko hobetuko dute martxan dauden lan horiekin».