36ko gerrako bigarren defentsa lerroa ezagutu dute irteera gidatuan
36ko gerrako bigarren defentsa lerroa ezagutzeko aukera eskaini du aurten Mendi Asteburuak. Ahaztuen Oroimena 1936 elkartearen eskutik, irteera gidatua egin zen zapatuan, Markina-Xemeingo Zapola mendiaren inguruetara. Iragarrita zegoen eguraldia zela e...
Ekainean auzolanean berreskuratutako lubakiak eta bunkerra ikusi zituzten hasteko, Ahaztuen Oroimena elkarteko kideen azalpenekin lagunduta. Elkarteko kideek Zapolazpin aurkitu berri duten azken metrailadore habia bertatik bertara ezagutzeko aukera ere eduki zuten, bertako ikuspegia mirestuz. «Gune hauek, gerran, frontearen lehen lerrotik atzerago, bigarren defentsa lerroa deiturikoaren parte dira. Besteak beste, hiru ametrailadore habia Igotz, Zapola eta Zapolazpia eta hamarnaka trintxera metrogaz, faxistei aurre egiteko prestatu ziren», azaldu zuten elkarteko kideek.
Beharantz egin aurretik, Larruz gaineko edur zulora joan ziren, eta Ugartetxe baserriaren gaineko lubakian ere egin zuten geldialdia. Berreskuratu dituzten defentsa guneetara joatera animatu zuten antolatzaileek. «Gunea ezagutu nahi dutenek, bideak garbituta dituzte, bisitatu ahal izateko».