Denboraldi berria hasi du Tximista atletismo taldeak
Zapatu goizean Lekeitioko atletismoko pista txikian elkartu ziren Tximistakide guztiak, denboraldi berriari hasiera emateko. Jardunaldia talde argazkiekin hasi zuten, eta aurten, berezitasun modura, txikienek ere parte hartu dute. Atleta guztiak, txiki...

Zapatu goizean Lekeitioko atletismoko pista txikian elkartu ziren Tximistakide guztiak, denboraldi berriari hasiera emateko. Jardunaldia talde argazkiekin hasi zuten, eta aurten, berezitasun modura, txikienek ere parte hartu dute. Atleta guztiak, txiki zein nagusi, eskolako zein federatu parte hartu zuten aurkezpenean; guztira, 90 gazte inguruk 30 federatu, 24 txiki eta atletismo eskolako 34 atleta txiki. Taldeak jakitera eman duenez, atletismo eskola sortu dute 2018-2019 denboraldirako, «Lekeitio eta eskualdeko herrialde guztietako gazteek atletismoa praktikatzeko aukera izan dezaten». Proiektu berria «gogotsu eta indar handiagaz» hasi dute, «kalitatezko kirol eskola sortzeko asmoz».