Unai Iglesias da Asegarceko kudeatzaile berria
Lea Ibarra Motrollo taldean jarraituko duela adierazi du. Alabaina, aurrerantzean Gontzal Uriona izango da Lea Ibarra Motrolloko arduradun nagusiaUnai Iglesias Iturbe Asegarceko kudeatzaile izendatu berri dute. Lea Ibarra Motrollo eskupilota taldeko ar...
Lea Ibarra Motrollo taldean jarraituko duela adierazi du. Alabaina, aurrerantzean Gontzal Uriona izango da Lea Ibarra Motrolloko arduradun nagusia
Unai Iglesias Iturbe Asegarceko kudeatzaile izendatu berri dute. Lea Ibarra Motrollo eskupilota taldeko arduraduna da Iglesias, eta albistea barikuan eman zuen jakitera Asegarcek.IglesIasek HITZAri jakitera eman dionez, Asegarcek duela hilabete egin zion kudeatzailea izateko proposamena. «Buelta batzuk eman eta gero, eskaintza onartzea erabaki dut».
Erronka berriari «ilusioz» ekin diola dio gernika-lumotarrak. «Niretzako aukera hau polita da. Azken finean, futbol munduan Championsean aritzea bezalakoa da». Iglesiasek betidanik eduki du lotura pilota munduagaz. Gustuko du mundu hori, eta horren adibide da Lea Ibarra Motrollon urte askoan egin duen eta egiten jarraitzen duen lana ere. «Kargu berria hartuta ere, Lea Ibarra Motrollo taldean jarraituko dut. Lan hori gustura egiten dut. Ez dut ezta pentsatu ere egin taldea uztea».
Asergarceko kudeatzaile izateak denbora gehiago kenduko dionez, aurrerantzean, Lea Ibarra Motrolloko arduradun nagusia Gontzal Uriona izango da. «Uriona, Andoni Aretxabaleta eta hirurok ariko gara taldean».