Jon Lasartek bigarren postua lortu du Bizkaiko Judo Txapelketan
Jon Lasarte Mujika Bilboko Ohisama-Solana judo taldeko judoka ondarrutarra zilarrezko dominagaz bueltatu da Bizkaiko txapelketatik. Txapelketa domekan jokatu zen Bilboko Bizkaia frontoian. Judoka ondarrutarrak estreinako parte hartu du Bizkaiko senior ...
Denetara, lau borrokaldi egin zituen ondarrutarrak. Bi borrokaldi ippon puntuazioagaz irabazi zituen. Hau da, azkartasun, teknika eta gehienezko indarra erabilita denbora baino arinago garaitu zituen aurkariak. Azken bi borrokak, ostera, galdu egin zituen Hardy Malot judokaren aurka. Lasartek nabarmendu duenez, oso pozik dago Bizkaiko txapelketan lortutako emaitzagak. «Lan duina egin dudala deritzot». Bizkaiko txapelketan lortutako emaitza onari esker, Euskadiko txapelketa jokatzeko txartela lortu du.
Etorkizunera begira, berriz, 73 kilotik azpiko kategorian parte hartzeko asmoa duela agertu du. «Pixuz oso behetik nago. Momentu honetan 76 kilo pisatzen ditut, eta kategoriaz jaisteko asmoa dut. Era horretara emaitzak hobetuko ditudala uste dut».