Gaba Beltzak beldurrez beteriko asteburua ekarri du Mutrikura
Euria dela eta, hainbat ekintza moldatu egin behar izan dituzte. Kalabaza burodun Talaixako mamua kaleratu dute aurten. Arima Dance taldeak koreografia landuak eskaini dituGaba Beltza ospatu dute asteburuan Mutrikun. Barikuan, esaterako, Talaixako mamu...
Euria dela eta, hainbat ekintza moldatu egin behar izan dituzte. Kalabaza burodun Talaixako mamua kaleratu dute aurten. Arima Dance taldeak koreografia landuak eskaini ditu
Gaba Beltza ospatu dute asteburuan Mutrikun. Barikuan, esaterako, Talaixako mamua erre zuten, eta zapatuan, berriz, gaurik-eta beldurgarriena bizitzeko aukera izan zuten.Euria tarteko, ekintzetako asko tokiz aldatu behar izan ziren. Zapatuan, esaterako, Arima Dance taldeak Miruaitz frontoian egin behar izan zuen mozorrotutako kalejira. Dantza taldeko kideek eta euren gurasoek hileta irudikatu zuten kandelak eskuetan, hilkutxa lepo gainean eta hilerri bateko irudi eta guzti. Jarraian, hainbat koreografia landu dantzatu zituzten frontoian batu zen jendentzaren gozamenerako.
Ohitura den moduan, barikuan, herritarrak beldurtzeko asmoarekin jaitsi zen Talaixako mamua Mutrikura. Akordeoilarien doinuek lagunduta, Axuri Beltza kalejira serioa egin zuten Gure Ametsa dantza taldeko 40 dantzarik, beltzez jantzita eta kriseiluak eskuetan. Eurekin batera kalabaza burua zuen Talaixako mamua ere joan zen argi zuziekin lagunduta.
19:30ean irten zuten Gaztetxe aurretik, eta handik Beheko Plazara joan ziren. Plazaren erdi-erdian mamua jarri eta txistularien eta akordeoi biren soinuak lagunduta, Axuri Beltza dantzatu zuten biribilean jarrita, abesten zuten bitartean.
Su bola handia
Goiko Plazan saioa eskaini eta gero, Beheko Plazara joan ziren kalejiran, baina plazara ailegatzen ari zirela euria nabarmen gehitu, eta egin beharreko dantza abestuaren saioa zer edo zer motzagoa egin behar izan zuten. Euri asko ari bazuen ere, jende asko batu zen. Dantza saioa amaitu ondoren, herritar guztiak zain egon diren momentua ailegatu zen: plaza erdian zegoen Talaixako mamuaren erreketa. Herritarren txalo eta oihu artean erre zuten mamua; izan ere, sua piztu zutenean su bola handi bat sortu zen.
Aurtengo ekimenak bihar amaituko dituzte. Leire Basarrate ipuin kontalariak Ilun-iluna ipuin kontaketa eskainiko du, 17:00etan, liburutegian.