Eguraldia lagun ospatu dute Lekeition VI. Usotegi Eguna
Lekitto Bedarra Lekeitioko ortularien elkarteak antolatuta, zapatuan ospatu zuten VI. Usotegi Eguna. Ekintzak Usotegi parkean egin zituzten, eta giro ona izan zela nagusi esan dute taldeko kideek.«Taldeko hainbat partaide batu ginen, eta gure filosofi...
«Taldeko hainbat partaide batu ginen, eta gure filosofia mantenduz, auzolanean askotariko hobekuntzak egin genituen». Besteak beste, zortzi hazi haztegitan egur babesak ipini, konpost gunea txukundu eta nahasketak egin eta belarra moztu zuten.
Ospakizunekin amaitzeko, Koldo Laka Lekitto Bedarreko kideak egindako tortilla jan zuten.
Gogorarazi dute, baita ere, taldeko ateak zabalik daudela ortugintzan aritu nahi duten herritarrentzat.