60 mendizale batu dira Mutrikuko Mendizale Helduen Ibilaldian
Herenegun Mutrikun egin zen Gipuzkoako 32. Mendizale Helduen Ibilaldia 60 bat lagunek egin zuten. Eguraldi petrala ari zuenez, ohi baino jende gutxiago batu zela adierazi dute Burumendi mendizale elkartekoek.Iragarpenak kontuan hartuta, gainera, ibilal...
Iragarpenak kontuan hartuta, gainera, ibilaldia zer edo zer moztea eta moldatzea erabaki zuten. 12 kilometroko ibilbidea egin zuten. «Ibilbidea mozteaz gain, ibilbide mota ere aldatzea garrantzitsua iruditu zitzaigun. Arrisku gutxiagoko tokietatik igarotzen zen bidea aukeratu genuen». Parte hartzaileek 08:30ean ekin zieten martxari. Goiko Plazatik abiatuta, honako ibilbidea egin zuten: Erbitxo, Galbaixo, Apain, Lekonde, Olatz eta Ziñuatik Goiko Plazara buelta egin zuten. Tartean, hamaiketako ederra jan zuten Olatzen.
12:30ak bueltan ailegatu ziren mendizaleak Mutrikura. Burumendik azpimarratu duenez, jendea ere oso gustura geratu zen prestatu zuten ibilbidearekin. «Bidea nahikoa lokaztuta bazegoen ere, aterri egin zuen. Hotz handia zegoen, baina ez ginen busti; hori da garrantzitsuena».