Lehiaketa baino gehiago
Lehiaketatik haratago, euskal ekoizleen eta artisauen produkturik onenen aukera zabala aurkituko dute azokazaleek astelehenean, Gernika-Lumoko Urriko Azken Astelehenean
Pasealekuan eta udaletxe aurreko arkupean egongo dira artisau eta upeltegiakPostal, txapa, giltzatako eta Gernikako arbolaren irudia daraman haritz hostoak ere salduko ditu. Urriko Azken Asteleheneko azoka berezia dela deritzo, “hainbat produktu biltzen dituen azoka delako”. Gainera, orokorrean salmenta onak izaten dituela aitatu du. Hala eta guztiz ere, salmentak egunaren eta eguraldiaren araberakoak direla dio. “Urriko Azken Astelehenean eguraldi ona egiten badu salmentak askoz handiagoak izaten dira”. Azokak, batez ere, egiten duen lana erakutsi eta kaleratzeko bide bat direla uste du. 08:30etik 15:30era arte egongo da jendaurrean gutxi gorabehera. Ikuskizuna. Ohi legez, Bizkaiko Sagardoa dastatzeko aukera ere egongo da Gernika-Lumon; besteen artean, Laneko kooperatibak prestatutako sagardoa. Gizaburuagako upeltegiak 22 urte daramatza Gernika-Lumoko azokari hutsik egin barik, kooperatiba sortu zutenetik, eta oraingoan, udaletxe pareko arkupeetan egongo dira. Mermeladak, kontserbak eta sagardoa eta txakolina eramango dituzte azokara, azken horrek txikito modura hartu edo botilak erosi ahal izateko.
Salmentak egunaren eta eguraldiaren araberakoak direla diote ekoizleekSaldu egiten badute ere, azken urteetan, azokak, erosketarako aukera barik ikuskizun bihurtu direla nabaritu dute Lea-Artibaiko kooperatibakoek. “Lehen jendea gehiago joaten zen erostera”. Gainera, gaur egun, gero eta azoka gehiago daudela aitatu dute. Eurak Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusian, Bilboko santomasekoan eta Abadiñoko San Blasetan ere egoten dira, bai eta Sagardo Egunetan ere. Lanekokoek ere, eguraldiak salmentetan daukan zerikusi handia nabarmendu dute. “Eguraldi onagaz saltzen denetik eguraldi eskasarekin %30 bakarrik saltzea suposatu dezake”. *URRIKO AZKEN ASTELEHENEKO ALBISTEAK: