Badator Arimen Gaua
Arimen Gauari lotutako hainbat ekintza egingo dituzte gaur hasi eta eguaztenera bitartean Ondarroan eta Mutrikun. Jaia estreinako egingo dute Ondarroan, ohiturak berreskuratzekoArimen Gauari lotutako ekintzak egingo dituzte datozen egunotan, Ondarroan ...
Arimen Gauari lotutako hainbat ekintza egingo dituzte gaur hasi eta eguaztenera bitartean Ondarroan eta Mutrikun. Jaia estreinako egingo dute Ondarroan, ohiturak berreskuratzeko
Arimen Gauari lotutako ekintzak egingo dituzte datozen egunotan, Ondarroan eta Mutrikun.Ohitura zaharrak berreskuratu nahirik, Ondarroan estreinako egingo dute jaia urriaren 31n. Hainbat ekintza antolatu dituzte Txomin Agirre ikastolako Iparra Guraso Elkarteak eta Zubi Zahar herri ikastolak, bakoitzak bere aldetik. Garai bateko sustraietara buelta egiteko proposamena luzatu eta herritarrak mozorrotzera gonbidatu dituzte.
Txomin Agirre aurretik irtenda mozorrotutako kalejira egingo dute, trikitilariek eta erraldoiek lagunduta. Kalez kale ibili ostean, Itsasaurren musika, dantza, andrabanda, oihal ikuskizuna… egingo dituzte. «Jaia Txomin Agirreko guraso elkarteak antolatu badu ere, herri mailako beste hainbat talde ere gonbidatu ditugu parte hartzera. Musika Eskolak, Andrabandak, Artakak, Artelanek eta Kaia 1 dantza taldeak parte hartuko dute».
Jaialdiagaz jarraitzeko, txokolate jana egingo dute. «Batzen den borondatezko dirua Ekairi buruzko film laburra egiten laguntzeko izango da».
Zubi Zahar herri ikastolakoek 21:00etan Kamiñazpiko parkean jarri dute hitzordua, eta jaia ilunetan ospatzen zenez, 21:00etatik 22:00etara, kaleko argiak itzaliko dira. «Ilunetan kandela argi hutsak ikusiko dira, eta ume eta gurasoak mozorrotuta eskean joango dira etxerik etxe».