Peru Abarka Album Lehiaketako lan saritua aurkeztuko dute bihar
Peru Abarka Album Lehiaketako lan irabazlea aurkeztuko dute bihar, 20:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Ane Labakaren Ezpainetakoa idazlanak irabazi du idazleen atala, eta Malen Amenabarren Domeka izeneko lanak ilustratzaileena. Jakitera eman dutenez, ...
Aurtengo lehiaketara kalitate handiko lanak aurkeztu dituztela azpimarratu dute alor bietako epaimahaiek. Idazleen atalera 32 lan aurkeztu ziren, ilustrazioen atalera, berriz, bost proposamen, guztiak egile euskaldunenak. Aurkezpenaren ostean kopaua egongo da.