Herriko baso publikoak airez ez fumigatzeko mozioa sartu du B+Ik
Mutrikuko Berdeak eta Indepedenteak herri plataformak ingurumenari buruzko bi mozio aurkeztu ditu Mutrikuko udaletxean. Bi gai horiek gaurko udal- batzaren ohiko osoko bilkuran eztabaidatuko dira.Aurkeztu duten mozioetako batean herriko baso publikoak ...
Aurkeztu duten mozioetako batean herriko baso publikoak airez ez fumigatzeko eskatu dute. Mutrikuko Udalari, hain zuzen ere, eskari hori Gipuzkoako Foru Aldundiari bideratzeko eskatu nahi diote. «Jaurlaritzak, hiru foru diputatu nagusien oneritziarekin, pinudiak fumigatu behar ditu kobre oxido biozida erabilita airetik». Azaldu dutenez, fumigazio mota hori ingurumenaren aurkako jarduera bat da, zeinak mendi, fauna eta ibaiak kaltetuko dituena. «Oso toxikoa da organismo akuatikoentzat. Fumigazioa bera debekatuta dago Europako Batasunean gizakien osasunean eta ingurumenean dauzkan eraginengatik. Espainian ere debekatuta dago».
Era berean, herriko baso publikoetan eredugarri izan daitekeen baso kudeaketa berri bat bultzatzeko eskatu nahi diote udalari. Azkenik, aldundiak 2019an aurreikusita dauzkan airezko fumigazioa aurrera ez eramateko ere eskatu dute. Zehatz esanda, aldundiarekin bitartekari lanak egiteko eskatu nahi diote udalari.
Biotopoa garbitzeko eskaria
Beste alde batetik, itsaslabarrean hondakin garbiketa egiteko eskatuko dute. «Aste honetan Deba-Zumaia biotopoan ateratako bideo batean itsaslabarrean aurkitu dezakegun plastiko oldana agertzen da».
Euskal administrazioen legediaren arabera, eremu hori kudeatu eta zaindu behar duen erakundea Gipuzkoako Foru Aldundia da. Eta mozioaren bitar- tez, Mutrikuko Udalari honako eskariak luzatu dizkiete. Aldundiari eska diezaiola, besteak beste, beharrezko baliabideak jar ditzala Biotopoko itsaslabar eremua garbitzeko.