Umeen esplotazioari buruz hitz egingo dute gaur, Astran
Ehsan Ullah Khan aktibista pakistandarrak umeen esplotazioari buruzko hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Astran. Zein da gure ardura umeen esplotazioan? izena du hitzaldiak, eta esplotazioaren aurka egin daitekeena izango du aztergai.Busturialdeko On...
Busturialdeko Ongi Etorri Errefuxituak plataformak gonbidatu du Ullah Khan, eta hitzaldian aldibereko itzulpena egongo dela jakinarazi dute.
2001. urteaz geroztik exiliatuta bizi da Suedian umeen esklabutzaren aurka borrokatzen duen aktibista. Haren lanari esker, adreiluaren industrian esklabu zeuden milioi bat langile inguru erreskatatu zituzten. Gazteen esplotazioaren aurka borrokatzen zuen Iqbal Masih askatzea ere lortu du.