Muxikak, Ibarrurik eta Gorozikak badute Euskaraldiaren 11koa
Busturialdeko beste udalerrietan bezala, Euskaraldian parte hartzeko gogotsu daude Muxikan, Ibarrurin eta Gorozikan. Badute beraiek ere Euskaraldiaren hamaikakoa; domeka eguerdian aurkeztu zuten taldea.Euskaraldiaren ordezkariek gogora ekarri dute orai...
Euskaraldiaren ordezkariek gogora ekarri dute oraindik izena eman ez dutenek Internet bidez ezeze (Euskaraldiaren webgunean), esku orriak bete eta Zubieta Errotan utzi ahal dituztela. Halaber, izena ematen dutenei azaroaren 22an (eguena) Zubieta Errotan banatuko dizkiete txapak, 16:00etatik 20:00etara bitartean.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra (Euskararen Eguna) egingo duten ariketa sozialerako motorrak berotzen ari dira han eta hemen. Muxika, Ibarruri eta Gorozikako Euskaraldiaren kideek jakitera eman dutenez, azaroaren 24an (zapatua) ekimenari hasiera emateko jaia ospatuko dute, Ajuria auzoko txokoan. Bukaerako jaia, berriz, abenduaren 2an (domeka) egingo dute. «Azken urteotan Euskara Egunaren harira zer edo zer antolatu dugu, eta oraingoan ere horrela egingo dugu».