Arbek eta Ortiz de Mendibilek irabazi dute Ereñoko partidua
Emakumezkoen Xistera Zirkuituko norgehiagoka lehiatu dute, Landaren eta Arriolaren kontra. Lagunarteko kinielak jokatu dituzte aurreko minutuetanEmakumezkoen Xistera Zirkuituaren barruan, Ortiz de Mendibilek eta Arbek osatutako bikotea Landaren eta Arr...
Emakumezkoen Xistera Zirkuituko norgehiagoka lehiatu dute, Landaren eta Arriolaren kontra. Lagunarteko kinielak jokatu dituzte aurreko minutuetan
Emakumezkoen Xistera Zirkuituaren barruan, Ortiz de Mendibilek eta Arbek osatutako bikotea Landaren eta Arriolaren kontra lehiatu zen domekan, Ereño- ko Udal Pilotalekuan. Ortiz de Mendibil eta Arbe 2-0 nagusitu ziren. Lehen set-a 15-11ko emaitzagaz amaitu zuten, eta bigarrena, 15-8koagaz.Ziortza Landa Ereñoko zesta eskolakoa da, Esti Arriola Berriatutakoa, Izaro Arbe Markina-Xemeingoa eta Maite Ortiz de Mendibil Hondarribiakoa.
Lehen zatian, Landak eta Arriolak irabazleei eutsi egin zieten, erdirarte, baina, gero, gorriek tanto pare bateko aldea lortu zuten, eta horri eutsi egin zieten, partidako lehen puntua eskuratzeko.
Bigarren jokoan berdinketak egon ziren aurreneko bi tantoetan. Gero, ihes egin zuten Ortiz de Mendibilek eta Arbek, 10-4 markagailua euren alde jarriz, eta alde hori handiegia izan zen aurkarientzat, ezin izan baitzituzten oraingoan aurkariak estutu, eta gorriek eraman zuten bigarren puntua.
Xistera Zirkuituaren partiduaren aurretik, Xistera proiektuaren barruan dauden Euskal Herriko zenbait klubetako kideek lagunarteko hiru kiniela jokatu zituzten; lehenengoan sei bikote egon ziren, bost bigarrengoan eta hiru hirugarrengoan. Lejardi-Txurruka, Gerrikagoitia-Arai eta Jauregi-Arriola izan ziren irabazleak.
Besteak beste, Ereñoko, Markina-Xemeingo, Mutrikuko, Hondarribiako, Donostiako eta Tolosako eskoletako kideek parte hartu zuten. Xisterako ordezkariek azpimarratu dutenez, giro bikaina izan zuten Ereñoko pilotalekuan, eta harmailetako zatirik gehienak bete zirela zehaztu dute.