Zirkua, antzerkia eta musika uztartzen dituen ikuskizuna, gaur, Markina-Xemeinen
Kale antzerkia Arkupe aurrean egingo dute, 18:30ean hasita. Musikari eta margolari bat izango dira protagonistak. Saioak 45 minutuko iraupena dauka, eta publiko guztiari dago zuzendutaKontortsioa, akrobazia, musika, pintura eta antzerkia uztartzen ditu...
Kale antzerkia Arkupe aurrean egingo dute, 18:30ean hasita. Musikari eta margolari bat izango dira protagonistak. Saioak 45 minutuko iraupena dauka, eta publiko guztiari dago zuzenduta
Kontortsioa, akrobazia, musika, pintura eta antzerkia uztartzen dituen Baldin Bada zirku ikuskizuna egongo da gaur, 18:30ean hasita, Markina-Xemeingo Arkupe aurrean.Kale ikuskizunak ikuslegoa «aho zabalik» utziko duela diote emanaldia eskainiko duen Shakti Olaizola konpainiako kideek. «Ikuslegoak gertutik ikusiko ditu margolari eta musikari baten erokeria eta zentzugabekeriak. Haientzat dena da posible euren munduan, eta errealitate zentzugabea eraikitzen dute gehien gustatzen zaien bezala. Guk nahi dugun bezala posible baldin bada? Zergatik ez eman gure buruari gure errealitatea nola margotzeko erabakitzeko aukera?»
Oinekin margotu, ezinezko orekak egin eta beste hainbat trebetasun egiten dituzten bitartean, bi pertsonaien bidez brotxa norbere esku dagoela eta bakoitzak nahi duen errealitatea margotu dezakeela esango dute. «Guztiok daukagu inguratuko gaituen koloreak erabakitzeko eskubidea».
Andaluzian saritua
Gaurkoan Shakti Olaizola izango da margolari bihurrikaria antzeztuko duena, eta Joseba Negro musikaria. Emanaldia publiko guztiari zuzenduta dago, eta 45 minutuko iraupena dauka.
Andaluziako Zirku Jaialdiko bigarren saria jaso zuen iaz.