Txistua suspertzeko taldea sortu nahi dute Gernika-Lumon
Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak txistua suspertu nahi du, eta, horretarako dei egiten diote gaztetan txistuagaz eta danborilegaz kaleak alaitzen ibilitako helduei; izan ere, horiekin, txistulari taldea sortu nahi dute.Azarorako, gainera, i...
Azarorako, gainera, ikastaro bat antolatu du musika eskolak. Diotenez, ikastaroaren bitartez, «errazagoa izango da sentimenduz eta kulturaz beteta dagoen tresna hori jotzen ikastea». Taldeetan banatuta emango dute ikastaroa, astean ordu betez. Eskaera egiten duten pertsona kopuruaren arabera programatuko dute astea.
Miren Maiteder Olano Segundo Olaeta Musika Eskolako zuzendariaren esanetan, «helburua gaztetan kalejirak gauzatzen zituzten txistularien parte hartzea lortzea da, antzinako errepertorioak berreskuratzeko, eta, era berean, bestelako gizarte harremanetan elkatruke kulturaletan parte hartzea».
Hala, gaztetan modura, orain ere herriko kaleak txistuz alaitu nahi dituzten denak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera. Horretarako, eskolako telefono zenbakira deitu (94-627 02 14) edo idatzi ahalko du interesa daukanak: idazkaritza@segundoolaeta.net.