Iruzubietan hasiko da Euskal Herriko 29. Hiru Txirlo Bola Txapelketa
Bihar hasiko da Iruzubietako bolatokian Euskal Herriko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa. Guztira lau bolatokitatik igaroko da aurtengo norgehiagoka: Bizkaiko Iruzubieta (Ziortza-Bolibar) eta Barinaga (Markina-Xemein) eta Gipuzkoako San Joxepe (Berg...
Saio guztiak 17:00etan hasiko dira, eta ohi duten modura, nahi duen guztiak parte hartu ahalko du. Izena, beti bezala, saioaren egunean bertan eman behar da, azken tiralariak tiraldi guztiak bota orduko. Hiru tiraldi egiteko aukera edukiko dute bolariek.
Urriaren 27an hartuko du bigarren jardunaldia Bergarako San Joxepeko bolatokiak; hirugarren bolatokia Barinagakoa izango da, azaroaren 10ean, eta azkenengo saioa Elgoibarko San Migelen egingo dute aurten, azaroaren 17an.
Sariak egongo dira ekitaldi bakoitzean: lehenengoak 65 euroko saria jasoko du, bigarrenak 50 eurokoa, hirugarrenak 35 eurokoa, laugarrenak 20 eurokoa, bosgarrenak 10 euro jasoko ditu, eta seigarren sailkatuak oparia.