Emakumeek baladetan dituzten rolak azaleratu ditu Jabier Kalzakortak
Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Labayru Fundazioak antolatutako hitzaldia eman zuen herenegun Jabier Kalzakorta ikerlari, idazle eta euskaltzain markina-xemeindarrak Labayruren Derioko egoitzan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hogei bat ...
Zehaztu dutenez, euskal baladetan emakumeen jokabide arketipikoenak agiriratu zituen hizlariak, testu hautu batzuk erabilita horretarako. Ezagutzen den baladarik zaharrena eta berriena alderatuta hasi zen, eta andrazkoen jokabideari begira bietako parekotasunak ekarri zituen gogora. Herri literaturan aditua den Kaltzakortak Euskal Herri osoko gaiak, testuak eta aldaerak erabili zituen ezaugarri nagusien aurkezpen orokorra egiteko.
Indartsua
«Gai interesgarria, indartsua da guztiz, testu zati dotoreak gorde dituena gure literatur tradizinoan», azpimarratu dute.
Entzuleak gustura egon zirela eta hizlariaren jakintzaz gain, gauzak azaltzeko argitasuna nabarmendu zutela aitatu dute .