Emakumeek egindako lana bistaratuko dute Etxelilako hizketaldietan
Ondarroako Boga Boga Emakumion Elkarteak antolatuta, Mas alla de la casa hizketaldiak egingo dira urriaren 19an, 22an eta azaroaren 9an, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Etxelila Emakumin Topalekuan.Hiru egunez eskainiko diren hizketaldiek, hain zuzen...
Hiru egunez eskainiko diren hizketaldiek, hain zuzen, emakumeek elizan, komertzioan eta fabriketan egindako lana bistaratu nahi dute. Ekintza Maria Romano Vallejo irakasleak gidatuta egingo da.
Ikastaroa, beteta
Beste alde batetik, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolako zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa beteta dagoela iragarri dute udal iturriek. «Dagoeneko ez dira matrikula gehiago onartuko, izan ere, ikastaroa bete egin da, eta itxaron zerrenda bat osatu da».
Ikastaroa 2019ko urtarrilaren 23tik martxoaren 27ra egingo da Etxelilan. Horrez gain, ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko astean behin elkartzen dira hainbat lagun Etxelilan, euren bostean ariketak egiten jarraitzeko. Interesa duenak bertan parte hartu dezake.