Bazkidetza kanpaina abiarazi du Mutriku Errugbi Taldeak
Mutriku Errugbi Taldearen zuzendaritza taldeak jakitera eman duenez, 2018-2019 denboraldiko bazkidetza kanpaina zabalik dago.Urtero kuotari dagokionez, 10 eurokoa da, baina bazkide egiten direnek opari zuzena jasoko dutela azpimarratu dute eskolako ard...
Urtero kuotari dagokionez, 10 eurokoa da, baina bazkide egiten direnek opari zuzena jasoko dutela azpimarratu dute eskolako arduradunek. «Bazkide egiten direnek diru laguntzaren truke Euromillones zozketan ere parte hartuko dute».
Taldeari diruz laguntzeko interesa dutenek taldeko bateren batengana hurreratuta egin dezakete bazkidetza. Era berean, taldearen entrenamenduetako batean ere egin daiteke bazkidetza. «Martitzenetan 19:00etatik 20:00etara batzen gara kiroldegian. Eguenetan, berriz, San Migel futbol zelaian egiten dugu entrenamendua, 17:00etatik 18:30era».
8 urtetik aurrera
LH 3. mailatik gorako gaztetxoek ere taldean izena emateko aukera edukiko dutela ere jakitera eman dute taldeko kideek. «Nahi duten guztiak ongietorriak izango dira. Entrenamendu batera etorri besterik ez dute izango».