'El Bosque de Grimm' ikusteko irteera antolatu du Sormen Lantegiak
Arriaga antzokian antzeztuko duten El Bosque de Grimm opera txikia ikustera joateko irteera antolatu du Sormen Lantegiak. Azaroaren 3an izango da emanaldia, baina irteerara joan nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, 665 71 42 17 telefono...
Txanogorritxu, Erpurutxo edota Edurnezuri ipuin klasikoetan oinarritutako bertsio garaikidea da El Bosque de Grimm Sormen Lantegikoek azaldu dutenez. «Testurik gabeko ikuskizun bisuala, Maurice Ravelen musikaren bidez kontatua eta txotxongiloen proiekzioen bidez antzeztua, haien bidez iradokitzen baitira betiko ipuinetako pertsonaiak eta une gogoangarriak».
Opera txikia 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta joan-etorrirako autobusa Sormen Lantegiak ordainduko du. Obrako sarrerak, berriz, 11 euro ordaindu behar dituzte umeek eta 16 euro nagusiek. Ordainketa eskura egin daiteke aurretik edo egunean bertan. Arriagara joateko autobusa Bizkaibus geltokian hartuko da, 16:30ean.