Jakinarazi zuten. Esan zuten Busturialdea harrera eskualde bihurtu nahi zutela, eta Bakearen Hiria bezala ezagutzen dena harrera herri. Eta egin dute;
lehen pausoak eman dituzte. Hamar errefuxiatu hartu dituzte herrian, eta ez edonola ere. Autogestionatutako leku batzuetatik beste batera igaro dira: Bilbotik Gernikara.
Bizkaiko hiriburuan denentzako lekurik ez, eta Gernikan hartu dituzte.
Gunflow rap abeslari senegaldarra Arrano tabernaren aurrean abesten.
Doinu hotsekin hasi dute gaur arratsaldea [urriak 13] Astran, Senegalgo musikaz girotuta. Bertatik, kalejiran abiatu dira Arrano tabernarantz,
Inor ez da ilegala zioen pankarta eskuetan zeramatzatela. Giro apartean jarraitu dute Arranon bertan ere. Senegaldarrak rap estiloan aritu dira, eta abestien bitartez, bere eskubide, nahi eta sentimenduak kaleratu dituzte.
Gunflow rap abeslari senegaldarrak hartu du hitza lehenengoan, eta etorkinen egoeraz mintzatu da abesti zein berben bitartez.
“Hona gatozen etorkinak ez gatoz guk aukeratu dugulako edo hala nahi dugulako, ezta patuak hemen jarri gaituelako; sistemak hala nahi duelako baizik”, argitu du.”Mendebaldeko oligarkia gure presidenteekin [azken finean ez dira gure presidenteak] jartzen da harremanetan, eta negozio hori da gure kalterako dena”.
2005ean etorri zen Gunflow Euskal Herrira, eta egun, Lekeition bizi da. Euskal Herrira etorri zen lehenengo, eta bidaiak egin zituen Italia, espainiar estatu eta Frantziara, baina ez ditu esperientzia horiek gustu handiz gogoratzen.
Euskal Herrian, aldiz,
“etxean bezala” sentitzen dela dio:
“Euskal Herriak bizia eman dit, bizitza zer den erakutsi dit, gizatasunaren baliotasuna zer den erakutsi dit. Hemen badago errealitateaz jabe denik, politikak nola funtzionatzen duen dakienik”.
Gunflowk argi dauka: “Mundu honetan, modu egonkorrean bizi ahal izateko, buruz librea izatea ezinbestekoa da; nork bere hizkuntza ikastea, nor bere hizkuntzan jardutea…
Herrialde bakoitzak bere politika gauzatu behar du, bere kultura, tradizio eta hizkuntzarekin, eta hori Afrikan, esaterako, ez dago”.
Gainontzekoetan bezala, Afrikan ere hizkuntzak dituzte, baina Gunflowk dioenez, sistemak dialektotzat ditu horiek, eta, horren ordez, frantsesa ikastera behartzen dituzte herritarrak. “Ikasten dugun hizkuntza beste pertsona batzuena da, kolonialistena, hain justu. Bizia aurrera eramateko ikasten dugu hori; beraz,
buruz manipulatuta gaude“.
Helmuga: Bloke laranja
Arranon sortu zuten jai giroagaz jarraitu zuten handik irteterakoan ere. Gertu zuten helmuga: metro gutxitara zuten beraien etxea izango zena momentuz: Eztena proiektuaren kideek okupatutako bloke laranja. Jai giroan hartu dituzte bertan, txalaparta doinuak eta adarraren deiadarra eskualdera zabalduz. Ohorezko aurreskuak ere ez du hutsik egin, eta Arranoko rap doinuei bertsoak gehitu dizkiete. Harrera adierazpena lau haizetara zabaldu dute ondoren. Non biziko diren ezagutzeko,
bisita ere gin dute bloke laranjatik,
eta asanblada irekian elkartu dira hori bukatutakoan. Bertatik, Astrara abiatu dira afaltzeko asmoz.
Gaur Gernikak hartu du Bilboko auzoetako herritarren lekukoa:
“poltsikoa hutsik zekartenen” babesleku bilakatu dute herria, “guztia atzean utzita, eta beraien bizitza arriskuan jarriz, ustezko duintasunezko bizitza baten bila datozen migratzaileak” hartu dituzte.
Lanean ari dira Busturialdea harrera eskualde izan dadin, eta hala jarraituko dute
hamaika norbanakok eta hainbat eragilek: Eztenak, Astrak, OEEk, Arrano kutur elkarteak… Izan ere, diotenez,” instituzioek eta instituzionalizatutako gobernuz kanpoko erakundeek ezer aldatzeko duten gaitasun eza ikusirik, soilik antolatutako langabetuok, ikasleok, emakumeok, pentsionistok… hau da, antolaturiko langileok soilik eman ahal dizkiogu erantzunak gizartean sortzen diren arazoei”.
Orain,
elkartasuna praktikara eramateko ordua dela uste dute: alegia, bitartekoak jartzea: izan ere, “bitartekorik jarri gabe, etorkinen alde egotea etorkinak alde egitera gonbidatzea da”. Momentuz, bloke laranjan egingo dute lo aipatu errefuxiatuek, eta otorduak jateko, aldiz, Astrara joango dira, bertan prestatuko baitiete jatekoa. Aisialdiagaz lotutako dinamikak eta bestelakoak, aldiz, batean zein bestean gauzatuko dituzte. Izan ere, non lo eta zer jan emateagaz batera, s
are afektiboak lantzeko asmoa ere badute errefuxiatuak eskualdean hartzeko lanean dabiltzatenek: “Gernikar modura sentiaraziko ditugu, lehendik eskualdean dauden errefuxiatuak, oraintsu etorri direnak eta Busturialdeko herritarrak elkartuz”.
2017ko apirilean [bonbardaketaren 80. urteurrenean] esandakoak betetzeko aukera dagoela diote eragileek; alegia, “
erakusteko ez dugula gerra, muga eta hesi gehiago nahi, eta, horregatik, errefuxiatuak gurean ondo etorriak direla“.
Eta harrera egunean egoterik izan ez duenak ere, badu bere ekarpena egiteko aukera; norbanako batzuk, esaterako, hasiak dira horretan. Izan ere,
“ekimenera batzeko inoiz ez da berandu izango”.