92 pilotarik jokatuko dute Lau t'erdiko Emakume Master Cup
92 pilotarik jolatuko dute aurten Emakume Master Cup Txapelketako Lau t'erdiko lehiaketa. Domekan itxi zuten izen ematea, eta iaz baino hamabi pilotari gehiagok parte hartuko dute. 92 hoietako 24 berriak dira.Bizkaitarrak izango dira nagusi. Mailak kon...
Bizkaitarrak izango dira nagusi. Mailak kontuan hartuta, berriz, 12 pilotari neurtuko dira Lehen Mailan eta 80, berriz, Promozio Mailan. Leire Etxaniz etxebarritarra eta Olatz Arrizabalaga gernikarra Lehen Mailan ariko dira. Iratxe Ibarra markina-xemeindarrak ere jokatu izan du banakoan; aurten, baina, jokatzeko moduan ez dagoela esan du: «Ea binakakorako prest nagoen».
Urriaren 21ean hasiko da txapelketa Zaragozan, Bartzelonan eta Gasteizen. «Mendizorrotzako lau pilotalekuak erabiliko dira, kantxa bakoitzean hiru partidetako bost hiruko jokatuko direlarik». Beste egoitza guztiak ere finkatu dituzte; Abadiño, Gordexola, Elgeta, Lemoa, Zalla, Amezketa eta Azkoitiko pilotalekuetan egongo da jokoa.