Iñigo Martinez eta Asier Illarramendi, Euskal Selekzioaren deialdian
Iñigo Martinez eta Asier Illarramendi Athleticeko eta Realeko jokalariek Euskal Selekzioaren deia jaso dute. Jose Mari Amorrortuk eta Mikel Etxarrik hemezortzi jokalariko zerrenda osatu dute Venezuelako selekzioari aurre egiteko.Hegoamerikako selekzio...
Hegoamerikako selekzioko jokalaririk onenen aurkako partidua bihar jokatuko dute Gasteizko Mendizorrotza estadioan (38 urte luze igaro dira Euskal Selekzioaren azken partidua jokatu zenetik). Euskal futbolaren festa 20:45ean hasiko da.
Partidua, gainera, Euskal selekzioak FIFA egutegian jokatuko duen lehenengoa izango da.
Sarrerak 12 eta 22 euro artekoak dira, eta www.eff-fvf.eus webgunean daude eskuragarri.
Atzo deialdia eginda, jokalariek gaur egingo dute lehenengo lan saioa, 17:00etan hasita, Gasteizko Ibaia kirol instalazioetan. Venezolarrak, berriz, Alegria-Dulantzin ari dira prestaketak egiten.
Kepa, Espainiakoagaz
Kepa Arrizabalaga Chelsea taldeko atezaina, berriz, Espainiako selekzio absolutuagaz jokatzera deitu dute. Ondarrutarra Luis Enriqueren esanetara ariko da gaur eta astelehenean, Galesen eta Ingalaterraren aurkako lagunarteko neurketetan.