Foruko Udalak herriko ikastaroen eskaintza berria aurkeztu du
Udal ikastaroen eskaintza berria aurkeztu du Foruko Udalak, herritarrak parte hartzera animatzeko helburuagaz. Ume, gazte zein nagusientzako ekintza ugari programatu dituzte. Horien artean, txikien psikomotrizitatea lantzeko zirku tailerrak, kardioboxa...
Jane Eyre Urkieta Foruko alkateak azaldu duenez, «Forua herri aktiboa» da, eta bizilagunek «herriko kultura zaindu» eta «bizi sozio-kulturalaz gozatzen» dute. Udal gobernuarentzat helburu garrantzitsua da herriko bizitza eta harreman sozio-kulturalak herrian sustatzea, eta horretan dihardu lanean, «bizirik dagoen herriarren alde».
Ikastaro berritzaileekin herritarren artean arrakasta handia izan duten pilates, zumba, dantza edota koru ikastaroak ere mantenduko dituztela argitu dute udal arduradunek.