Argentinako, Mexikoko eta Brasilgo kantuak eta kontuak batu ditu aurtengo Ibarruriko Dantzari Egunak, eta bertoko eta inguruko herritarrek egun pasa ederra egin zuten. Euskal Herriko dantza eta kantuak eta Latinoamerikakoak uztartu zituzten domekan. Um...

Argentinako, Mexikoko eta Brasilgo kantuak eta kontuak batu ditu aurtengo Ibarruriko Dantzari Egunak, eta bertoko eta inguruko herritarrek egun pasa ederra egin zuten. Euskal Herriko dantza eta kantuak eta Latinoamerikakoak uztartu zituzten domekan. Ume, gazte eta helduek dantza erakustaldi bikaina eskaini zuten frontoian.
Se me olvido otra vez eta
No volvere kanta ezagunak abestu zituzten, eta Xabier Leteren
Habanera kantatu zuten dantzariei lagunduz.
Aldapeko Sagarraren kanta ezagunagaz dantzari egunerako prestatutako koreografia aurkeztu zuten Baso Txoritxuko ume eta gaztetxoek. Dantza erakustaldia amaitzeko, aldiz,
La Lambada abesti brasildarraren doinupean mugitu zituzten gorputzak. Bazkaritan 160 bat pertsona batu ziren, eta arratsaldea ere musikaz girotu zuten. Info eta argazki+: www.busturialdea.hitza.eus