Azaroaren 3an egingo dute V. Hego Haixe Kantu Bazkaria
Beste behin ere urtero arrakastaz egiten den Hego Haixe Kantu Bazkaria egingo dute Markina-Xemeinen. Bazkaria azaroaren 3an egingo bada ere, txartelak salgai daude (25 euro), bai Markina-Xemeinen eta baita ere eskualdeko beste zenbait gunetan; urriaren...
Aurreratu dutenez, aurtengo kantu bazkarian Kuba izango da gonbidatua. Hala, Kubako pare bat taldek parte hartuko dute jaian. 13:00etan hasiko da giroa. Ordu horretan Kontzekupean batuko dira parte hartzaileak, eta kantu liburuen banaketa egin eta gero, triki-kantu-poteoa egingo dute. Bazkaria, urtero modura, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian egingo da, 14:30ean. Eta hasiera-hasieratik modura, Angel Mariezkurrena ariko da aurkezle lanetan. Haregaz batera ariko dira eskualdeko zein Nafarroako musikariak ere. Musika kubatarra, ezustekoak edota lehiaketak ere ez direla faltako esan dute.
Txartelak Markina-Xemeingo udaletxean, Iruzubin eta Uhagonen, Etxebarriko Olaia tabernan, Berriatuko Urepel tabernan, Ondarroko Beikozinin eta Kulixka tabernetan, Ziortza-Bolibarko Armolan eta Lekeitioko Aralde liburu dendan eta Hator tabernan eskuratu ahalko dira. Hala ere, txartelak erostera joan ezin dutenek telefonoz ere deituta lortu ahal dituzte: 685 73 47 94 (Amaia) edo 615 78 10 42 (Lorea).