Markina-Xemeingo lan istripua salatzeko elkarretaratzea, bihar
Joan den barikuan Markina-Xemeinen gertatutako lan istripua salatzeko elkarretaratzea deitu du Euskal Herriko gehiengo sindikalak ELA-LAB-ESK-STEILAS-EHNE eta HIRU. Elkarretaratzea gaur 12:00etan egingo da, Markina-Xemeingo udaletxe aurrean.Zuhaitzak b...
Zuhaitzak botatzen lan egiten zuen 50 urteko Markina-Xemeingo behargin bat hil zen barikuan zuhaitz bat gainera erorita. LAB sindikatuak jakitera eman duenez, 56 langile hil dira aurten Euskal Herrian euren lanpostuetan edo horien ondorioz, hiru joan den astean. «Salatu beharra daukagu 2013tik ho- na hildakoen kopurua gora egiten ari dela, 2017an 54 langile hil ziren lanean. Istripu hilgarriak handitzen ari dira ekonomiaren jarduera berreskuratu zenetik, langileontzat prekarietatea eta pobrezia da zabaldu dena» adierazi dute. Hori dela eta, heriotza berri honen aurrean, langile klaseari dei egin diote Markina-Xemeingo udaletxe aurreko elkarretaratzean parte hartzeko.
Basogintzan, arriskuak handiak direla nabarmendu dute, eta, aldiz, lan baldintzak gero eta prekarioagoak, «langileen osasunaren gainetik irabazi asmoa nagusitzen baita». Horrenbestez, langile horren heriotzaren arrazoiak ikertzea eskatu dute, bai eta bere lan baldintzak eta lan erritmoak ere.
Baldintzak hobetu beharra
Gaur eguneko egoera mugiarazi eta istripuak ekidin nahi badira, lan baldintzak eta lan segurtasuna hobetu behar direla dio sindikatuak, ezinbestean. «Borroka eta mobilizazioan jauziak emateko prest gaude, lan istripuak eta horren atzean dagoen prekarietatea lehen mailako arazo politikoa bilakatu arte».