Maria Zorrozak eta Oihana Kortazarrek podiuma egin dute Anboton
Anbotoko Kilometro Bertikalean bigarren eta hirugarren postua eskuratu zuten zapatuan, Maria Zorroza gernikarrak eta Oihana Kortazar mutrikuarrak.Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan zen emakumezkoetan onena, 45 minutu eta 59 segundoko markagaz. Gerni...
Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan zen emakumezkoetan onena, 45 minutu eta 59 segundoko markagaz. Gernikarra abadiñarrarengandik minutu bat eta hamasei segundora ailegatu zen. Kortazar, berriz, Zorrozarengandik sei segundora helmugaratu zen. 2011tik Kortazarrek zeukan errekorra (47.10) hautsi du Azkorbebeitiak.
Gizonezkoetan, Iñigo Alzola arrasatearra izan zen azkarrena, 40 minutu eta 4 segundoko markagaz. 25 segundora heldu zen Xabier Macias iruindarra. Elgoibarko Iñigo Lariz izan zen hirugarrena (00.40.43). Aritz Martin gernikarra 12. helmugaratu zen; 43 minutu eta 43 segundotan. Ekaitz Lejarzegi ajangiztarra 22. sailkatu zen (00.44.58) eta Paul Ormaetxea muruetarra 28.a izan zen (00.46.13).