Egundoko giroan ospatu dute Kuadrilla Eguna Ispasterren
200 lagunek baino gehiagok parte hartu dute frontoia bete duen bazkarian. Adin guztietako herritarrak batu dira. Musika eta bertsolariekin alaitu dute giroaGogo biziz ospatu zuten zapatuan ispastertarrek XII. Kuadrilla Eguna. Txiki, gazte eta heldu, de...
200 lagunek baino gehiagok parte hartu dute frontoia bete duen bazkarian. Adin guztietako herritarrak batu dira. Musika eta bertsolariekin alaitu dute giroa
Gogo biziz ospatu zuten zapatuan ispastertarrek XII. Kuadrilla Eguna. Txiki, gazte eta heldu, denek bat egin zuten, jaiagaz gozatzeko. Herritarrez gain, Ispasterren oporrak igarotzen dituzten udatiarrek ere ez zuten hitzordurik galdu.Goizetik hasi zen martxa elizpean eta ondoko frontoian. Bazkalordurako mahai eta aulkiak jarri eta janari prestaketan hasi ziren kuadrillak. Bakoitzak nahi zuen janaria prestatu zuen. Entsalada, sukalki, paella, zankarroi eta beste hainbeste janari gozoz bete zituzten platerak. Bederatzi kuadrillek bete zuten frontoia, 200 lagunetik gorak.
Bazkaldu orduko, hamaiketakoa egiteko tartea ere hartu zuten. Erreburdinak atera eta solomo, txistorra eta beste erreki batzuekin asetu zituzten sabelak batzuek, eta olagarroa eta era guztietako zizka-mizkak atera zituzten mahai gainera besteek.
Jan-edana girotzeko, EinGo taldearen laguntza eduki zuten. Gamiz-Fika, Gautegiz Arteaga eta Igorretik etorritako laukoak aparteko giroa jarri zuen, eta kantura eta dantzara animatu zituzten ispastertarrak. Denetarik jo zuten, eta egundoko giroan ibili ziren herritarrak herriko taberna batetik bestera. Felipe Zelaieta eta Anjel Bermeosolo Zintzo bertsolarien koplekin biribildu zuten poteoa.