Aratz Mugertza Euskadiko 2. mailako txapelketaren finalean ariko da
Aratz Mugertza Mendizabal aizkolari mutrikuarrak Euskadiko 2. mailako aizkolari txapelketaren finalerako txartela lortu zuen Durangoko kanporaketan. 18 minutu behar izan zituen mutrikuarrak hiru kanaerdiko, 60 ontzako bat eta oinbiko bat mozteko.Kanpor...
Kanporaketa herenegun jokatu zuten Durangoko Landako kirol gunean, eta Mugertza III.ak bosgarren amaitu zituen lanak. Hain zuzen ere, lehen sei postuetan sailkatu ziren aizkolariak azaroaren 4an Iurretan jokatuko den finalean ariko dira.
Honako hauek dira aizkolari mutrikuarrarekin batera finala jokatuko dutenak: Juan Jose Lopez Azpilikueta nafarra (16 minutu eta 52 segundo), Arkaitz Jauregi Gorrotxategi arabarra (17 minutu eta 16 segundo), Luis Txapartegi Gurrutxaga gipuzkoarra (17 minutu eta 22 segundo), Jesus Mari Mujika Elola gipuzkoarra (17 minutu eta 25 segundo) eta Jose Antonio Etxeberria Osakar nafarra (18 minutu eta 2 segundo).