Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kultura

Euskal Zine Bilera indartsuenetako bat hartuko du Lekeitiok

Euskal ikus-entzunezko ekitaldiz beteta dator zazpi egunetako agenda. Aurtengo Begirada Saria Kimuak programari emango diote. Lekeitiarren filmak egongo dira ikusgaiIkus-entzunezkoen arlo ezberdinak landu eta sektorean lan egiten dutenei protagonismoa ...

Eider Mugartegi
Busturialdea
2018/10/04

Euskal ikus-entzunezko ekitaldiz beteta dator zazpi egunetako agenda. Aurtengo Begirada Saria Kimuak programari emango diote. Lekeitiarren filmak egongo dira ikusgai

Ikus-entzunezkoen arlo ezberdinak landu eta sektorean lan egiten dutenei protagonismoa emango dien Euskal Zine Bilera indartsuenetako bat iragarri zuten atzo, Bilboko Rekalde aretoan egin zuten aurkezpen ekitaldian, Koldo Goitia Lekeitioko alkateak, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak, Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariak eta Aitor Gametxo 40+1 Euskal Zine Bilerako koordinatzaileak. Zapatuan hasi eta urriak 12ra bitartean euskal ikus-entzunezko ekitaldiez beteta egongo den agenda aurkeztu zuten. «Urteak igaro ahala Euskal Zine Bilera indartzen doa, garatzen doa», adierazi zuten jaialdirako gonbidapena luzatuz.

Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filmak emango dio hasiera Ikusi, entzun, amestu, bizi, erein lelopean ospatuko den 40+1. Euskal Zine Bilerari. Irekiera ekitaldia Loli Astorekak eta Aitor Abaroak aurkeztuko dute, Muntu antzerki taldearen laguntzagaz. Irekiera ekitaldi horretan emango du jaialdiak euskal zinemagintzaren figura eta ekimenak omentzea helburu duen Begirada Saria.

Kimuak programa sarituko dute aurten, urte askotan euskarazko filmen hedapenean egindako lanagatik. «Filmategiaren 40. urteurrenagaz bat, Kimuak ekimenaren 20. urteurrena ospatu nahi izan dugu sari berezi horregaz, atzera begirakoen bitartez, figura horien lanak ezagutaraztera emanez» argitu zuten.

Euskaltzaleen Topaguneagaz elkarlanean antolatutako Kameratoia ikus-entzunezko rallya ere asteburuko protagonista izango da. Bigarren bider ospatuko da Lekeitioko EZBren baitan, eta lehen asteburua aukeratu dute gazteei zuzendutako 24 orduko lehiaketa egiteko. Domekan 17:30ean ikusi ahalko dira emaitzak, Ikusgarri aretoan. «Aurten 14 talde ariko dira euskarazko film laburrak ekoizten». Lan guztiak proiektatuko dituzte Ugaitz Alegriak aurkeztutako sari banaketa ekitaldian.

Film ugari

Ondoren, 20:00etan, (H)emen gaude euskal ikus-entzunezkoen sektoreari zuzendutako atalari hasiera emango diote Maider Oleagarengan fokua jarri eta bere Verabredung film luzea proiektatuz. Zine bileraren azken egunean, Izaskun Arandiarekin batera, Oleagaren ibilbideari eta lan prozesuari buruz solasean jarduteko beste aukera bat egongo da kafe tertulia formatuan.

Datorren astelehenetik ostegunera bitartean, film ugari proiektatuko ditu zinema bilerak Ikusgarri aretoan. Alde batetik, EZBko Lehiaketan aukeratutako 20 filmak emango dituzte. «Jaialdi honetan, berrikuntza gisa, ikuslearen saria ere emango da. Egunero zinemara hurbiltzen diren ikus-entzuleek erabaki ahalko dute sari berezi horren irabazlea».

Bestalde, Begirada Sariagaz omenduko duten Kimuak ekimenaren bitartez, EZBtik igaro diren filmen emanaldi eta solasaldiak eskainiko dituzte; eta azkenik, Zoom programa pedagogikoaren baitako ekitaldi bi egongo dira. «Lekeitioko ikas-komunitatearen baitan zinemagintzaren ahalmen pedagogikoa landuko da programa horren barnean egingo diren lantegi, formakuntza saio, proiekzio eta gainontzeko ekimenen bitartez, Arropaineko Arragua eta Filmazpit-egaz elkarlanean».

40+1. EZBren azken eguna ere jardueraz bete datorrela azaldu zuten. «Hasteko, ATZO8 ekimenaren emaitzak ikusten hasi ahalko gara. Alde batetik, Lekeition edota lekeitiarrek filmatutako irudiak bilduko dituen Lehen Irudiak erakusketa hartuko du Barandiaran aretoak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta bestalde, Super8 lantegia egingo da egunean». Lantegi horretako parte hartzaileek formatu horretan egindako filmak sortzeko oinarrizko prozesuak eta materialak ezagutuko dituzte Maite Alonso eta Unai Ruiz arduradunekin. Tailerra doakoa bada ere, aurretiaz izena eman behar da, eta epea oraindik zabalik dago. Lantegian fimatutako irudiak Ikusgarri zineman proiektatuko dituzte arratsaldean.

Eta amaitzeko, zelan ez, 40+1. Euskal Zine Bileraren amaiera ekitaldia eta sari banaketa egingo dituzte. Horrela, barikuan 19:30ean lehiaketan parte hartu duten film laburren artean, lau sari banatuko dira, eta Urrezko Antzarra zeinek eramango duen jakingo da. «Aurtengo epaimahaia Mikel Zumeta, Itziar Itun?o, Eider Eguren eta Maider Oleagak osatuko dute, eta haiek izango dira zuzendaritza, gidoia eta film onenaren sariak erabakitzeko arduradunak». Ikuslearen saria ere egun horretan emango dute.

Beste alde batetik, Zinemazale Elkarteagaz batera, Jatorrizko bertsioa euskeraz programa ere jarri du martxan EZBak. Programa horretan euskarazko azpitituluekin mundu mailako film entzutetsuak ikusi ahalko dira jatorrizko bertsioan. «Lau film proiektatuko dira helburu bikoitzagaz: batetik, jende artean jatorrizko hizkuntzan egindako pelikulen zaletasuna sustatzea, eta, bestetik, euskarak zinemarekiko duen jarduera esparrua zabaltzea». Filmak hiru hilabetero emango dituzte, kasuan kasuko hilabetearen lehen eguenean, 20:30ean, Ikusgarri aretoan. Lehenengoa, Damien Chazellen La La Land, gaur bertan emango dute.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.