XII. Kuadrillen Eguna ospatuko dute zapatuan ispastertarrek
Adin guztietako ispastertarrentzat berezia izaten da kuadrillen eguna. Urteroko hitzordu berezienetakoa da, eta beste urte batez, egun pasa ederra egiteko aitzakia dute zapatuan.Ohi legez, bazkarirako prestaketekin hasiko dute eguna. Kuadrilla bakoitze...
Ohi legez, bazkarirako prestaketekin hasiko dute eguna. Kuadrilla bakoitzetik bi ordezkari egon beharko dira mahaiak jartzeko eta antolatzeko.
Hain zuzen, mahaiak eta jesarlekuak enkargatu egiten dituzte, eta, beraz, kuadrilla bakoitzeko pertsona kopurua jakitea beharrezkoa da. Udaletxean kopurua jakinarazteko azken eguna gaur da. Beranduago izena ematen dutenek eurek eroan beharko dituzte mahaiak eta jesarlekuak. Bestalde, plateren eta edalontzien ardura kultur eta jai batzordeak dauka.
XII. Kuadrillen Eguna da aurtengoa. Eguerdian EinGO taldeagaz jai giro bete-betean sartuko dira. Dantza eta kantu artean beteko dute poteoa.
Halaber, arratsaldean ere kuadrillen egun handian falta ezin diren osagaiak izango dituzte ondo pasatzeko. Bolo Txapelketa jokatuko dute lehendabizi. Banaka zein bikoteka lehiatuko dute; banakakorako izen ematea 2 eurokoa izango da, eta binakakorako, 4 eurokoa.
Iluntzean, berriz, txapel jaurtiketaren txanda ailegatuko da. Bertan parte hartu nahi dutenek 2 euro ordaindu behar izango dituzte.