Energia berriztagarriei buruz ariko dira GoiEner-ekoak, bihar, Astran
Argindar berriztagarriak sortzeko ardura duen GoiEner taldeak beraien sorkuntza proiektuari buruzko informazio batzarra egingo du bihar, 18:30ean, Astra kulturarako fabrika sozialean.GoiEner irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba energetikoa da, e...
GoiEner irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba energetikoa da, eta beraien proiektuak zertan datzan eta herritarrek beraiekin nola parte har dezaketen azalduko dute.
Argindar berriztagarriak sortzera bideratutako taldea denez, herritarrek energia berriztagarriei buruz informazioa jasoko dute. Taldearen helburua «begirunezkoa eta justua» izango den kontsumo lokala sustatzea ere badenez, gai hori landuko dute biharko batzarrean.