Lointek Gernika Bizkaia, Euskal Kopako txapeldunorde
Talde gernikarra bigarren urtez jarraian geratu da txapeldunorde; 10 puntugatik galdu du Araskiren kontrako finala. Azken txanpan ihes egin dio kopakLointek Gernika Bizkaia Euskal Kopako txapeldunorde geratu da. Hain zuzen, iaz moduan, aurten ere Loint...
Talde gernikarra bigarren urtez jarraian geratu da txapeldunorde; 10 puntugatik galdu du Araskiren kontrako finala. Azken txanpan ihes egin dio kopak
Lointek Gernika Bizkaia Euskal Kopako txapeldunorde geratu da. Hain zuzen, iaz moduan, aurten ere Lointek eta Araski heldu dira finalera, eta talde gasteiztarrak eroan du kopa. Azken txanpan galdu du kopa Gernika-Lumoko taldeak: 70-60.Durangoko Landako kiroldegian lehiatu dute asteburuan Euskal Kopa, eta zapatuko finalaurrekoan IDK Gipuzkoari 71-48 irabazita lortu zuen Lointekek finalerako txartela.
Domekako finalean, Ariztimuño, Vanderwal, Dietrick, Pascua eta Berezhynska boskoteagaz kantxaratu zen Lointek. Lehen minutuetan jaurtiketa onak egin bazituzten ere, eraginkortasun falta nabaritu zen.
Hurrengo minutuetan hobeto aritu ziren, eta puntu bateko aldeagaz amaitu zuten lehen laurdena: 13-14. Bigarrenean ez zen aldaketa nabarmenik egon markagailuan, baina talde gernikarrak iniziatiba gehiago eduki zuen gasteiztarrak baino. Hala, 26-31ko markagailuagaz heldu ziren atsedenaldira.
Bigarren zatia ez zen ondo hasi Lointekekoentzat; 0-9ko partziala lortu zuen Araskik. Hurrengo minutuetan talde gernikarra ez zen eroso egon kantxan. Hala eta guztiz ere, jokaldi eta jaurtiketa ikusgarriak utzi zituen taldeak.
Markagailua, gori-gori
Bi puntuko aldeagaz sartu ziren azkenengo txanpan, 47-45ko markagailuagaz, eta horri buelta ematea lortu zuen Gernika-Lumoko taldeak: 49-54.
Nagusitasun horrek ez zien askorik iraun. Araski bizkortu egin zen orduan, eta Lointekek ez zuen zortea aldeko izan partiduko azken minutuetan.