Eguzki talde ekologistak olio isurketa salatu du
ONDARROA // Portu inguruko bizilagunek portuko uretan gasoil isuria zegoela ohartarazi zioten, domekan, Eguzki talde ekologistari. «Horrelako ekintzak inor zigortu barik egiten dira. Azkenaldian, gainera, hainbat isuri egon dira errekan ere. Egoera on...
ONDARROA // Portu inguruko bizilagunek portuko uretan gasoil isuria zegoela ohartarazi zioten, domekan, Eguzki talde ekologistari. «Horrelako ekintzak inor zigortu barik egiten dira. Azkenaldian, gainera, hainbat isuri egon dira errekan ere. Egoera onartezina da, eta erantzukizuna daukaten erakundeek ez dute gauza handirik egiten», salatu dute.