Bizkaian
euskara eta bizkaiera bultzatzeko foroa edo bilgunea da, eta horretarako
ildo estrategikoa zehaztu gura dute. Norbanako zein elkarte eta erakunde bizkaitarrak topagunean parte hartzera gonbidatu dituzte.
Sektoreka, ildo zehatz batzuk finkatzea da haien asmoa. Esate baterako, irakaskuntzan, komunikabideetan, euskaltegietan eta kultur arloan zer egin daitekeen ikusteko.
Udaberrian herri hizkerari buruzko biltzarra egin gura dute, euskara herri hizkeraren ikuspuntutik nola bultzatu aztertzeko. “Agian egokia litzateke beste euskalkietako euskaldunak ere gonbidatzea”.
Atzo arratsaldean egin zuten lehenengo batzarra.
“Azken hamar urteetan euskararen erabilera Bizkaian jaitsi egin delako bilgune edo foro bat sortzeko beharra ikusi dugu. Euskararen kale erabilera hainbat faktoregatik jaitsi da”, azaldu dute Bizkaieus-aren ordezkariek. Beraz, elkarteek, erakundeek eta norbanakoek indarrak batuta lan egin gura dute: “Bizkaiko euskalzaleok ditugun kezkak eta ideiak partekatzeko foroa da”.
Urtean laupabost aldiz batzartzeko asmoa daukate. Atzo Euskal Herria Museoan egindakoa izan zen lehenengo batzarra, eta
bi hilabete barru egingo dute hurrengoa. Bizkaieus izenagaz abiatu dute egitasmoa, baina, beste izenen bat proposatuz gero, aztertuko dutela jakitera eman dute.