Sebastian Aranzabalek irabazi du Bizkaiko Hiru Txirlo txapelketa
Sebastian Aranzabal elgetarra nagusitu da Bizkaiko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketan. Domekan jokatu zen azken jardunaldia Aulestiko Santa Eufemiko bolatokian, eta artez ibili zen Aranzabal. Sei txirlo botata bigarren gelditu zen Santa Eufemiko jau...
Azken jaurtialdira sailkapen orokorreko lehen postuan heldu zen Sebastian Aranzabal elgetarra 40 txirlo botata, bigarren Antonio Ibarluzea zegoen 35 txirlogaz, eta 33 txirlora berdinduta zeuden Mateo Goenaga, Segundo Pagaegi eta Santa Eufemiko irabazlea Lander Odiaga. Zeukan abantailak eta Santa Eufemin ere lan ona eginda garaipena eskuratzea lortu zuen Aranzabalek. 46 txirlo botata amaitu du txapelketa.
Bizkaikoa amaituta, Euskal Herriko norgehiagokari ekingo diote orain bolariek.Urriaren 20an hasiko da lehia Iruzubietako jaurtialdiagaz.