Forutik Forura probaren 10. urteurrena jai giroan ospatuko dute domekan
21,5 kilometroko mendi martxa luzea, 8 kilometroko martxa laburra eta lasterketa egingo dituzte. Egunean bertan ere izena eman ahalko da. 70 pertsonak izena eman dute herri bazkarirakoHaitz Biribil elkarteak modu berezian prestatu du aurten Forutik For...
21,5 kilometroko mendi martxa luzea, 8 kilometroko martxa laburra eta lasterketa egingo dituzte. Egunean bertan ere izena eman ahalko da. 70 pertsonak izena eman dute herri bazkarirako
Haitz Biribil elkarteak modu berezian prestatu du aurten Forutik Forura proba. 10. urteurrena betetzen duela-eta, jai giroan igaroko dute eguna, eta horregatik, Forutik Forura Mendi Jaia izena jarri diote aurten probari.Domekan dute hitzordua mendizaleek. Martxa luzea zein laburra eta Urdaibai Koparen barruko lasterketa egingo dituzte. Hain zuzen ere, koparen azken aurreko proba daazken lasterketa Gorozikan lehiatuko dute, urriaren 7an.
Atzo gauerdira arte egon zen aldez aurretik izena emateko aukera. Egunkari hau ixterako orduan, ia 350 pertsona zeuden izena emanda. Domekan ere izena eman ahalko da.
Mendi martxa luzearen eta lasterketaren parte hartzaileek ibilbide bera egingo dute; 21,5 kilometrokoa izango da. Martxa egitera doazenak izango dira goiztiarrenak. Haiek 08:30ean irtengo dira Haitz Biribil txokoaren paretik. Korrikalariek, ostera, 10:30ean dute irteera-ordua. Jarraian, mendi martxa laburrekoen txanda izango da. Bigarren aukera hartzen dutenek 8 kilometroko ibilbidea egingo dute.
Anoa postuak
Ibilbide luzeena egiten duten oinezkoentzat zein korrikalarientzat hiru anoa postu jarriko dituzte antolatzaileek. Foruko Baldatika auzoan (likidoa eta solidoa), Muruetako txokoan (likidoa eta solidoa) eta Foruko harrobiaren azpian (likidoa) izango dute indarberritzeko aukera. Martxa laburreko ibilbideak, ostera, anoa postu bakarra edukiko du, Muruetakoa.
Eguerdian lasterketaren sariak banatu eta parte hartzaileen artean askotariko material eta produktuak zozkatu ostean, herri bazkarian elkartuko dira. Haitz Biribil elkartearen kideek jakitera eman dutenez, 70 pertsonak izena eman dute bazkaltzeko. Arratsaldean, berriz, umeen jolasekin eta musikagaz borobilduko dute urteurren jaia.
Eguraldi ederra iragarrita dago etzirako, eta antolatzaileek egunean bertan ere jendeak izena ematea espero dute: «Momentuz, edukitako erantzunagaz pozik gaude. Jende asko animatu da, eta espero dugu domekan jende gehiagok izena ematea. 10. urteurrena gugaz ospatzera gonbidatzen ditugu denak», adierazi dute.