Txokolate janagaz ospatuko dute Adinekoen Eguna
MARKINA-XEMEIN // Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, txokolate jana antolatu du datorren astelehenerako herriko Beti Jai nagusien elkarteak. Jatordua 17:00etan hasiko da eta elkartearen egoitzan egingo dela jakitera eman dute. Txokolatada do...
MARKINA-XEMEIN // Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, txokolate jana antolatu du datorren astelehenerako herriko Beti Jai nagusien elkarteak. Jatordua 17:00etan hasiko da eta elkartearen egoitzan egingo dela jakitera eman dute. Txokolatada doan izango dela azaldu dute, eta nahi duen guztia, bazkide izan ala ez, gonbidatuta dagoela azpimarratu dute elkarteko kideek.