Bizkaian euskara bultzatzeko bilgunea sortu gura dute
Bizkaian euskara biziberritzeko foro edo bilgune bat sortu gura dute Bizkaiko euskalzaleek. Foro horretan, euskazaleak, langileak, gazteak, ikastetxeak, euskaltegiak, herri erakundeak eta kultur eragileak bildu nahi dituzte.Taldea sortzeko lehen pausoa...
Taldea sortzeko lehen pausoa Gernika-Lumon emango dute bihar. Gernikako Arbolaren aurrean batuko dira, 17:00etan. Jarraian, 17:30ean, Euskal Herria Museoan egingo dute lehenengo bilera.
Azken hamar urteetan euskararen erabilera Bizkaian «jaitsi» egin delako sortu nahi dute bilgunea: «Euskararen kale erabilera hainbat faktoregatik jaitsi da. Besteren artean, euskaldunen jaiotza tasa txikiagoa delako, ikastetxeek espero genuen euskalduntze maila baino txikiagoa ematen dutelako, edota etorkinak euskalduntzeko behar dugun indarra ez daukagulako».
Horregatik eta «zezena adarretatik harrapatu asmoz», bilgunea sortzeko asmoa daukate euskalzaleek. «Nagusiak, gazteak, kaletarrak, baserritarrak…, den-denok bat egin behar dugu gure hizkuntza zaharbarri hau lurralde honetan eusteko eta zabaltzeko».