‘Ondarea, emakumeen emaria’ lelopean datoz Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Europako Jardunaldiak
Bizkaiko ondare kulturala eratzen duten ondasunen sorkuntzan, trasnmisioan, ezagutzan zein artapenean emakumeek egindako ekarpena emankorra izan da. Askotan, baina, gizonezkoen begiradapean hedatu da. Emakumeen garrantziaz jakitun, ondarea generoaren ikuspegitik interpretatzeko aukera eskainiko dute Ondarearen Europako Jardunaldiek.
Ondarea,
Emakumeen Emaria lelopean datoz udazkeneko jardunaldiak. Garaian garaiko andren, ezagunen zein oharkabean pasatutakoen lana erdigunean jarri dute. Bizkaitarrek duten nortasunean euren aztarnak aztertuko dituzte.
Hain zuzen, emakumeek Bizkaiaren
eraikuntza kulturalean duten esangura ikuspegi “zabaletik, diziplina askotatik eta modu integratzailean” landuko dira jardunaldietan.
Ekarpen emankorra. Historian, politikan, ekonomian, erlijioan…subjektu aktibo moduan izan duten parte hartzea aztertu eta hori buruzko gogoeta egitera bideratuko dituzte bizkaitarrak.
Besteren artean,
tradizioaren transmisore eta talde-oroimenaren sustatzaile bezala egindako lana aitortzeko abagunea dakarte aipatu jardunaldiek.
Borondatez, halabeharrez zein derrigorrez burutu dituzten lanak eta izan dituzten rolak ere ezagutzeko aukera eskainiko dute. Bai eta garaian garaiko jendarteak esleitutako jarrera-ereduak onartu zituzten ala ez, eta gordetako ezagutzak ere.
Plaza emankorra izango dira beraz, udazkeneko ondarearen jardunaldiak.
Urria kultur ekitaldiz beteta dator Busturialdera. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Europako Jardunaldiek 18 urte bete dituzte, eta eskaintza zabala dakarte, beste behin. “Uste dugu sasoia dela Bizkaian emakumeek eduki duten protagonismoa kontakizun historiko eta kultural integratzaileagoan sartzeko”, adierazi dute antolatzaileek.
Bizkaiko
71 udalerritan antolatu dituzte askotariko ekintzak. Horietatik bost herri dira Busturialdekoak. Hala, tokian tokiko udalen zein eragileen lanagaz prestatu dituzte egitarauak. Erakusketak, hitzaldiak, erakustaldiak zein bisita gidatuak egingo dituzte eta horietako batzuetan aldez aurretik izena ematea beharrezko da. Izan ere, ekintza batzuetan plaza mugatuak daude.
Gogora ekarri dutenez, Bizkaiak
Kultura Ondarearen Europako Urtea ospatzen du aurten, eta urte osoan zehar ere hainbat jarduera egiten ari dira.
EGITARAUA, HERRIZ HERRI:
-URRIAK 13, 20 eta 27 (ZAPATUAK)
11:30-13:30.
Emakume bermeotarren inperioa bisitaldi gidatua (Arrantzaleen Museotik irtenda).
Informazioa eta erreserbak: 94 688 11 71 eta arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus.
-URRIAK 7, 14 eta 21 (DOMEKAK)
10:30-12:30.
Amunategiren emakumearen erlojua bisitaldi gidatua (Ekoetxea Urdaibaitik irtenda).
Informazioa eta erreserbak: 94 687 04 02 eta
info@torremadariaga.org.
-URRIA (MARTITZENETIK BARIKURA)
10:00-14:00 eta 16:00-19:00.
Emakumeak Euskal?Herria Museoan bisitaldi gidatua (Euskal Herria Museotik irtenda).
-URRIAK 5 (BARIKUA)
19:00.
Ez da kasualitatea, bertso saioa, Euskal Herria Museoan.
Informazioa eta erreserbak: 94 625 54 51 eta euskalherriamuseoa@bizkaia.eus.
-URRIAK 6 (ZAPATUA)
12:00 eta 16:00.
Bizkaiko Andre Ikusezinak mintzaldia Jaione Agirreren eskutik Gernikako Batzarretxean eta bisitaldia osoko bilkuren aretora.
-URRIAK 27 (ZAPATUA)
10:00 eta 12:00.
Emakumeen ogibideak Bizkaiko historian bisitaldi gidatua Gernikako Batzarretxeko Beirate Aretora.
16:00 eta 17:30.
Europako artearen historiako emakumeen lehenengo erretratu kolektiboa mintzaldia Ainara Arranzen eskutik Gernikako Batzarretxean.
Informazioa eta erreserbak: 94 625 11 38 eta batzar.etxea@bizkaia.eus.
-URRIAK 24 (EGUAZTENA)
20:00.
Emakumeak Bizkaiko hiribilduen merkataritzan. Ondare eskualdaketa mintzaldia Maria Romanoren eskutik, Elai-Alai aretoan.
-URRIAK 6 (ZAPATUA)
11:30.
Emakumeak historiaurrean eskola lehiaketaren sari banaketa, Santimamiñe Haitzuloko harrera-zentroan.
12:00.
Jatorrizko erretratuak: emakume paleolitikoak irudietan mintzaldia Diego Garateren eskutik, Santimamiñe baselizan.
-URRIAK 28 (DOMEKA)
11:30 eta 13:00.
Zaharberritzea tailerra umeentzat, Santimamiñe Haitzuloko harrera-zentroan.
Informazioa eta erreserbak: 94 465 16 57 eta 94 465 16 60.
-URRIAK 6 (ZAPATUA)
12:00.
Bi emakume Urdaibairen gidaritzan mintzaldia Juan Tribisarrospe Kultur Etxean eta Urdaibaiko itsasadarretik ibilaldia itsasontziz.
Informazioa eta erreserbak: 94 617 72 01 eta turismo.mundaka@bizkaia.org.