Lea Ibilbiderako aurrez izena emateko epea amaitzear dago
Urriaren 6an egingo dute Lea Ibilbideko VII. Martxa. Aurretiaz izena eman nahi dutenek urriaren 1a baino lehenago egin behar dute. Horretarako, leakomartxa@hotmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute.Parte hartzailearen izen-abizenak, udalerria...
Parte hartzailearen izen-abizenak, udalerria, umeak edo nagusiak diren eta ibilbide luzea edo laburra egingo duten zehaztu beharko da mezuan.
Lea Ibilbidea (Mendexatik Munitibarrera) 20,5 kilometrokoa da. Ibilbide laburra ere egongo da aukeran, 7 kilometrokoa (Aulestitik Munitibarrera).
Aldez aurretik izena ematen dutenek kopaua edukiko dute Bengolako parkean, 12:00etatik aurrera. Horrez gain, Lea Ibarreko jatetxe batean 100 euroko jatordu baten zozketan parte hartuko dute.
Informazio gehiagorako, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgora deitu daiteke: 94-684 44 23.