Udalak hasierako onespena eman dio Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari
Lekeitioko Udalak, gehiengo osoz, Lekeitioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari hasierako onarpena eman dio. Abuztuaren 31n egindako osoko bilkuran hartu zuen erabakia udal- batzak.Azaldu dutenez, orain indarrean dauden arauek 20 urte baino gehiago dit...
Azaldu dutenez, orain indarrean dauden arauek 20 urte baino gehiago dituztela kontuan hartuta alde batetik, eta egindako parte hartze prozesuetan mahairatu diren beharrizanak bestetik, arau horiek eguneratu beharra ikusi zuten, eta horren ondorioz, dokumentu berri bat idatzi dute.
«Udalerriko lurzoruaren erabilerak definitu eta arautzen dituen plan horren helburua Lekeitio modu adeitsuan garatzea da, bertan bizi, lan egin eta aisialdiaz gozatzeko ingurumena sortuz. Hau da, bizi kalitatea hobetzea», azaldu dute.
Jendaurrean, ikusgai
Herritarrek aldaketak ezagutu ditzaten, espediente osoa, Plan Orokorrari dagokion dokumentazioa eta baita ere ingurumen azterketa estrategikoa, ikusgai egongo dira Lekeitioko Udalaren web orrian eta Udal Bulego Teknikoan. «Herritarrek, nahi izanez gero, dokumentua aztertu eta alegazioak aurkezteko aukera edukiko dute».
Azaroaren 14ra arte egongo da plan berria jendeaurrean.